XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ain zuzenik ere Lurbira zabaleko paraje guzietatik, bai, eskeñi izan zaio gure Erregiñari gizaldiz-gizaldi maitasunezko lore-sorta usaintsu-zoragarriena, euskal-seme on bakoitzeko lore bat daramakiola.

A ze maitasun-sorta paregabea, Ama-semeen arteko auxe, munduz-mundu, itxaso ta legor.

V - Kofradia'ren leñargia.

Jaiera orren eragille edo indar-emalle zeintzuk izan, diran galdetuko ba'zenida, arrazoi-begi auetxek eman bearko nizkizuke, Birjina bera lenbizikotzat utzita: prantzisko, tarren ugaritasuna ta indarra, OnaJiko Kofradiaren leñargia edo aundikitasuna, Arantzazuko elizkizunen lilluragarria, ta ango abeslarien bikaintasun eta izen aundia.

Gatozen Oñatiko Arantzazuko Birjiñaren Kofradia'ri-buruz zerbait esatera.

Zerbait badare, lengoz gañera.

Ikusia degu Kofradi ori Arantzazura galtzara irikitzen.

Kondearen aurrerako, Kofradiak etzun erakusten asmo ta elburu auxe baizik: Imajiña berriaren jaiera erreztu ta geitu.

Erakustez ori bakarrik.

Baño izatez Oñatiko erria bera zan, kofradi-izenpean, an zebillena, Kondearen morrontza astindu ta bere buruaz jabetu nairik.

Argatik, e'tzeukaten naitare anaidi artan sartzerik kondearen maizter eta zorduruak.

Nai bai baña ezin.